Julen Iribarren eta Iñaki Juango Haur Botxa Txapelketako irabazleak

Guaixe 2016ko ira. 6a, 12:38

8 talde lehiatu dira txikiengan botxa sustatzeko antolatzen den txapelketan

Agorrilaren 25ean abiatu zen, Irurtzunen, Haurren Botxa Txapelketa. Urtero antolatzen dute txapelketa Iratxo elkarteak eta Aizpea Irurtzungo Euskalzaleen Topaguneak antolatzen dute, bide batez petankaren antzekoa den jokoa, batetik, eta euskara, bestetik sustatzeko. Aurten, guztira 8 talde lehiatu dira, eta guztira 31 partida jokatu dira, giro onean. Botxak etorkizuna du Irurtzunen, argi dago.
Astelehenean jokatu ziren aurrefinalak eta finalak. Final handian Julen Iribarrenek eta Iñaki Juangok Aitor Albizu eta Julen Martirena hartu zituzten menpean, 8 eta 15. Iker eta Asier Jimenez izan dira hirugarrenak eta Ihago Albizu eta Aitor Saralegi laugarrenak.

Gaur Berriozar-Irurtzun jardunaldia
Gaur, irailaren 6an, asteartean, Berriozar eta Irurtzun taldeen arteko botxa jardunaldia jokatuko da Berriozarren, 17:00etatik aurrera.