Haur eskolen erabiltzaileendako laguntza deialdia

Guaixe 2016ko ira. 15a, 19:50

4 hilabete eta 3 urte bitarteko haurrak izan eta haur eskoletara eraman dituzten irurtzundarrek udalari diru-laguntza eskatzeko aukera dute. Familia eta lan bizitzak bateragarri egiteko udalaren egitasmoaren barruan dago deialdia. Eskaera egiteko epea hilaren 30ean despedituko da. Eskaerak egiteko honako baldintzak bete behar dira: gurasoak Irurtzunen erroldatuak egotea eta umea Nafarroako haur eskola publiko batera joatea. Laguntza eskabide kopuruaren arabera izanen da; 632 euro gehienez, 421 gutxienez. Argibide gehiago udaletxean edo www.irurtzun.es web orrian.