Literatur hizketaldiarekin, Astelehen Zoriontsuak bueltan

Guaixe 2016ko ira. 18a, 10:35

Bihar, 19:30ean, Irurtzungo Iratxo elkartean elkartuko dira.

Iñaki Petxarromanek, Berriako kazetariak, argitaratutako aurreneko eleberria, Kearen fiordoa (2015, Elkar), horixe izanen da Astelehen Zoriontsuak ekimenaren ikasturteko aurreneko hitzordua. Egitasmoa arakildar eta irurtzundar batzuk apirilean martxan jarri zuten. Izenak argi dioen moduan, hilean behin, astelehenetan elkartzen dira. Elkarrekin euskaraz hitz egitea da helburua. Horretarako, testuen edo ikus-entzunezkoen inguruan iritzia emateko elkartzen dira. “Irakurritakoa eta ikusitakoa norberaren barruan gelditu beharrean, taldera ateratzea eta besteen iritziak entzutea da egin nahi duguna”.

Ikasturteko aurreneko hitzordura liburua irakurrita joateko gomendioa eman dute. Liburu horretan Petxarromanek, fikzioaz baliatuta, 1615. urtean Islandian hil zituzten euskal baleazaleen istorioa kontatzen du. 

Erlazionatuak