Komuna publikoak gaur mustuko dira

Guaixe 2016ko ira. 16a, 12:52

Foru plazan, udaletxearen azpiko aldean, komuna publikoak egin ditu udala eta gaurtik aurrera zabalik egonen dira, 9:00etatik 21:00etara. Aitor Larraza Carrera alkateak gogorarazi duenez, “irurtzundarrok behin baino gehiagotan egin dugun eskaera izan da, horregatik, zerbitzua beharrezkoa zela uste dugu”. Larrazak gaineratu duenez, denen eskaria izanik “guztion ardura da erabilera egokia egitea, gurea bezala sentituz eta erantzukizunez jokatuz”.