Gobernuaren energia planaren inguruko saioa

Guaixe 2016ko ira. 19a, 12:20

Bihar, 17:00etatik 19:00etara, Irurtzungo kultur etxean.

Nafarroako Energia Plana, 2030 horizontea agiriaren informazio eta kontsulta aldia martxan da. Nafarroako Gobernukoak onartu aurretik, Industria, Energia eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiak herrialdeko hainbat eskualdeetan bilerak deitu ditu planaren berri emateko. Irurtzunen antolatutako saiora Leitzaran, Araxes-Larraun eta Sakanako biztanleak daude gonbidatuta.

Saioetan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharra dago. Bi bide daude horretarako: Nagarroako Gobernuaren Gobernu Irekia web orria edo participacionenergia2030@navarra.es e-postara norberaren datuak emanez mezua bidalita. Gaur bertan despeditzen da Irurtzungo bileran parte hartzeko epea.