Lagunarteko partida lehiatuan Movistar Interrek Magna Gurpeari irabazi zion

Guaixe 2016ko irailaren 19a

3 eta 4 gailendu ziren madrildarrak

Magna Gurpea Xotak eta Movistar Interrek lagunarteko partida jokatu zuten ostiralean Noainen. Nahiz eta jokoan ezer ez izan, ligako partida bat bailitzan aritu ziren bi taldeak, eta lehia bizia izan zen. Azkenean, Movistar Interrek punteria hobea izan zuen eta 3 eta 4 irabazi zion Imanol Arregiren taldeari.