Binakako Botxa Txapelketa azken txanpan

Guaixe 2016ko ira. 21a, 10:57

Aurreko urteko finalistak

Gaur eta bihar final laurdenak jokatuko dira, ostiralean final aurrekoak eta larunbatean finalak

Guztira 12 bikote ari dira lehiatzen Iratxo elkarteak antolatutako Binakako Botxa Txapelketan. Jakina denez, botxa petanka antzeko jokoa da, Irurtzunen jarraitzaile handiak dituenak.  A eta B taldetan banatuta, orain arte ligaxka jokatu dute eta egunotan txapelketaren azken txanpan murgildu dira botxalariak.

Gaur eta bihar final laurdenak jokatuko dira, ostiralean final aurrekoak eta larunbatean finalak, 19:30etik aurrera. Ondoren sari banaketa izanen da.