Irurtzun Nafarroako Dantza Garaikideko Jaialdiaren egoitzetako bat

Guaixe 2016ko urr. 4a, 19:31

Kultura Zuzendaritza Nagusiak I. Nafarroako Dantza Garaikideko Jaialdia antolatu du. Dantza garaikidea nagusi bada ere, azken joerak eta berritzaileena eskainiko da. Lastailean eta azaroan izanen dena. Hala ere, heldu den urtetik aurrera udaberrian izanen dela aurreratu du. Zuzendaritzatik aurkezpenean adierazi dutenez, Nafarroan dantzarako espazioa berreskuratu nahi dute eta programa artistiko hori erkidegoko erreferentzia bihurtzea nahi dute.

Jaialdiak bi atal ditu, bata estatuko konpainiek parte hartzen dutenak eta, bestea, bertako konpainiendako. Azken horietako bat, Ados Teatroa, Irurtzunen izanen da hilaren 14an. El chico de las zapatillas rojas obrak pertsonaia bat nola hazi eta munduari nola aurre egiten dion kontatzen du. Bere ametsa bete eta munduan bere tokia opatu nahi du.