14 botxalarien artean Txutxurrin txapelduna

Guaixe 2016ko urr. 18a, 10:43

Banakako Botxa Txapelketako finalak jokatu dira Irurtzungo Iratxo elkartean

Irurtzungo Iratxo elkarteko botxategian 18 botxalari lehiatu dira Banakako Botxa Txapelketan, 4 multzotan banatuta. Hasierako ligaxka eta gero, ostiralean final erdiak jokatu ziren eta, larunbatean, final handiak. Txutxurrin izan da txapelduna, Xabier Goñiri 9 eta 12 irabazi eta gero.


Banakako Botxa Txapelketa
Finalerdiak
Xabier Goñi 12 – Mikel Gelbentzu 0
Santos Iragi 10 – Txutxurrin 12

Finalak
3. eta 4. postuetako finalak: Santos Iragi 12 – Mikel Gelbentzu 3
Final handia: Xabier Goñi 9 – Txutxurrin 12