Drama eta intriga heriotza baten inguruan

Guaixe 2016ko urr. 21a, 12:03

Igandean, 20:00etan, Irurtzungo kultur etxean.

Tartean teatroak antzerki thirllerra ekarriko du Irurtzungo antzerki ziklora: Zergatik, Jamil? Azalpenik gabeko erailketa batek aldi berean bi giza-gatazka agerian utziko ditu. Haiek ikusleak harrapatuko ditu eta aurreiritzi propioak sorraraziko dizkio. Bi dira protagonistak Jamil, gazte magrebtarra, eta Xabier, paralisi progresiboa duen eta ohean dagoen gizona.

Obrak hasiera itogarria du: kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da: bere ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz akabatu duzula; duela gutxira arte maitekiro zaintzen zenuen gizona hain zuzen. Zeure burua duina eta zintzotzat duzu eta hala ere krimenik gorrotagarriena burutu duzu. Eta zeure buruari galdetzen diozu: Zergatik, Jamil?


Fitxa
Egilea: Patxo Telleria.

Zuzendaritza: Jokin Oregi eta Patxo Telleria.

Aktoreak: Mikel Martinez, Eneko Sagardoi.

Argiztapena: Xabier Lozano.

Musika: Pascal Gaigne.

Audiobisualak: Acronica Producciones