Adinduak ordenagailuekin trebatzeko ikastaroak

Guaixe 2016ko urr. 27a, 19:31

Kultur etxean izanen dira eta 948 600 412 telefonoan eman daiteke izena.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) zer diren eta haiek nola erabili daitezkeen ezagutzeko aukera izanen dute adinduek Irurtzunen. Nafarroako Gobernuak Irurtzungo Udalaren laguntzaz hiru ikastaro antolatu ditu. Haietako bat hasiberriendako izanen da, azaroaren 28tik abenduaren 2ra eta abenduaren 12tik 16ra, 9:00etatik 13:30era. Egun beretan baina 11:30etik 14:00etara, oinarrizko ordenagailu-prestakuntza jasotzeko aukera izanen da. Ikastaro horretan informatikarako hastapenak, Interneteko aplikazio erabilgarriak eta ziurtagiri digitalaren erabilera ikasiko dituzte.

Azken ikastaroa, IKT prestakuntza aurreratua izanen da. Argazki-albuma, Prezi bidezko aurkezpenak eta gehien erabiltzen diren gailu mugikorren aplikazioen erabilera erakutsiko dituzte.  Abenduaren 12tik 16ra, 16:00etatik 21:00etara izanen da. Ikastaroak Dédalo fundazioak emanen ditu.