Balentria olinpikoen garaia

Guaixe 2016ko urr. 28a, 13:03

Igandean, 20:00etan, Irurtzungo kultur etxean.

Irurtzungo Antzerki Zikloa Yllana antzerki taldeak Olim plaff antzezlanarekin itxiko du. Olinpiada bereziak eskainiko dituzte hiru atletek. Podiumaren gorena zapaldu ahal izateko makina bat amarru eta azpijoko erabiliko dituzte. Ikusleek euren burua haietan sartuta ikusiko ditu kirol parodia horretan. Keinu antzerkia, clowna eta pantomimaren bidez adieraziko dute guztia, adin guztietako publikoaren gozamenerako.  Oholtzan Cesar Maroto, Susana Cortes “Guss” eta Juan Fran Dorado aktoreak gorpuztuko dute obra.