Hilerri irisgarria

Guaixe 2016ko aza. 3a, 17:10

Hilerrian zabaldutako ate berria eta sarbide egokitua. Argazkia: Irurtzungo Udala.

Domu santu egunaren aurretik Irurtzungo Udalak herritarrei jakinarazi zien hilerrian ate berri bat zabaldu zela. Erga kaleko ohiko ateaz aparte, hilerriaren mendebaldeko paretan beste ate bat zabaldu du udalak. Ate berriarekin hilerrian sartzeko arkitektura oztopoak inorendako traba ez izatea lortu nahi izan da.