Euskara ikasleendako diru-laguntza deialdia

Guaixe 2016ko aza. 10a, 10:22

Irurtzungo Udalak aurreko ikasturtean euskara ikasi zuten irurtzundarrei zuzendutako diru-laguntza deialdia egin du. Haren bidez herrian erroldatutakoek euskara ikastaro estensibo, trinko, barnetegi, autoikaskuntza eta bestelakoengatik laguntza jasotzeko aukera izanen dute. Interesa dutenek euren eskaerak hilaren akabera baino lehen aurkeztu beharko dute udaletxean.

Horretarako honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute: eskabidea, nortasun agiriaren kopia, ikastegiko ziurtagiria, ikastaroaren ezaugarriak ematen dituena (iraupen data, maila, orduak eta kostua), matrikularen ordainagiria, langabezian egonez gero txartelaren kopia eguneratua eta zigilatua, beste erakundeek emandako laguntzen zenbatekoa erakusten duen agiria edo bestelako laguntzarik eskatu ez dela dioen adierazpena eta diru-laguntza jasotzeko bankuko-libretako lehen orriaren fotokopia.