Tronpa kontzertua

Guaixe 2016ko aza. 11a, 14:05

Igandean, 12:00etan, Irurtzungo plazan. (Euriarekin frontoian).

Haize instrumentua da tronpa eta dozena bat kidek osatzen dute Adarhots tronpa ikasleen elkartea. Gasteizko taldearen helburua jendartean tronpa ezagutaraztea da, baita bere ikasketak kolektiboki eta indibidualki sustatzea ere. Irurtzunen, besteak beste,  filmetako soinu bandak, euskal kanta tradizionalak eta musika klasikozko piezak joko dituzte.