Patroiaren festa, egunean bertan

Guaixe 2016ko aza. 11a, 08:50



Udazkeneko aurrreneko hotz handiekin, elurra kaxkotan dela iritsi da San Martin. Eta harekin Irurtzungo Udalak eta Kultur Kontseiluak antolatutako festak. Herriko patroiaren omenezko festak bere egunean, gaur bertan hasiko dira ospatzen irurtzundarrak, baina igandera arte izanen da zerekin gozatu. Esaterako, igandeko artisau azokan 24 artisau lanean ikusteko aukera. Txikiek buztingintza eta marmolatutako paper tailerrekin gozatzeko aukera izanen dute.

Garai batean, garai honetan ziren Irurtzungo festak. Soinujolea eta pilota partidak, gutxi gehiago zegoen. Eguraldi kaxkarragatik Trinitate egunera aldatu zituzten festak. Joan den mendeko 50eko eta 60ko hamarkadetan Irurtzun jendez lepo betetzen zen, igandea eta festen azken egunean izaten zen Corpus eguna batez ere.

Egitaraua
Azaroak 11, ostirala
10:00etan Dianak
11:30ean Erraldoi eta buruhandien konpartsa.
13:00etan Bi txerrikumeren zozketa.
14:00etan Jubilatuen bazkaria.
16:30ean Mus txapelketa Iratxo elkartean. Ordu erdi lehenago itxiko da izen ematea.
17:30etik 21:00etara Dantzaldia Rubi Berriak taldearekin. Euria egiten badu, Barazki Gunen.
19:00etan Haurrendako txokolate-jana.
21:00etan Zezensuzkoa, Foru plazan.
23:00etan Kontzertuak Larrazpi gazte elkartean: Orreaga 778, Asalto eta Skaldunak.

Azaroak 12, larunbata
17:00etan Herri kirolak. Sakanako Harrijasotze Eskolako erakustaldia plazan. (Euriarekin frontoian).
18:00etan Gozogintza txapelketa Erga Larreak elkartean. Ordu erdi lehenago bukatuko da gozoak aurkezteko epea.
18:30etik 21:30era Dantzaldia Iñaki dj-rekin. (Euria egiten badu, Barazki Gunen).
22:30ean VI. Larrazpitek, Larrazpi gazte elkartean.

Azaroak 13, igandea
10:30etik 14:30era Artisau azoka.
12:00etan Adarhots tronpa elkartearen kontzertua.

Artisau azoka
Artisaua Jarduna Nongoa
Ehoziri taldea Ehoziri lana Irurtzun
Jose Antonio Rekalde Egur taila Irurtzun
Saralegi-Nagore Taloak Irurtzun
Fina eta Francisco Espartzua Irurtzun
Ignacio Plastic Txoripan eta Argentinako enpanadak Irurtzun
Daniela Flores Umeendako osagarriak Irurtzun
Iosune Carrión Panpinak Irurtzun
Sanau Senegalgo artisautza Irurtzun- Senegal
Amalia La Peña Egurra taila Irurtzun
Maria Esparza Bitxigintza Izurdiaga
Marino Eztia eta garrapiñatuak Iruña
Mañeko Gozogintza / Euskal pastela Mallabia
El Hada Blanca Bitxigintza, minerala Rasal (Oska)
Maika Heras Ehuna eta erlaxatzekoa Arbeiza
Candido Martinez Buztingintza didaktikoa Alfaro
Jose Luis Etxeberria Saskigintza Azpeitia
Ines Flores-Zurlan Karamelizatutako haziak Lasarte
Lizardi Harri lanak Arbizu
La Crafetera Coop. Poltsak, ehuna, koadroak Iruña
Sojonatura Ukenduak Lekunberri
El Montañes Landareak eta loreak Tafalla
Félix Aranburu Marmolatutako papera Santurtzi
Jose Molinuevo Txalaparta txikiak Elbete
Anatxonea Gazta Baraibar