Larrazpin festetarako musika eskaintza

Guaixe 2016ko aza. 11a, 13:05

Asteburuko San Martin festak ospatzeko musika eskaintza egin du Irurtzungo Larrazpi gazte elkarteak. Gaur, 23:00etatik aurrera hiru talde pasako dira gazte egoitzatik. Oi! Musika eskainiko du Hernaniko Orreaga 778 laukoteak, Altsasuko Asalto punk laukoak eta Ororbiako Skaldunak ska-reggae zazpikoak.

Bihar, berriz, 22:30etik aurrera Larrazpitek 6. edizioa ospatuko da. Diskoak jartzaile sorta ederra ariko da Larrazpin: Remco Beekwilder (Self Reflektion, District25 eta NL), Iñaki Kreator (I Traxx), Unaikox (Ema eta Brutal noise), Reviverb live! (Zizur Nagusia), Gordon & Iker (Rebels eta Industrial Disturb) eta Borsek (Rebels).