Udarik gabeko San Martin

Guaixe 2016ko aza. 15a, 14:15

Hotza eta euria zutela ospatu zuten irurtzundarrek patroiaren omenezko festa, San Martin. Ostiralean, euriagatik, erraldoi eta buruhandien konpartsa frontoian egin zuen agerraldia. Arratsaldean, Iratxo elkarteak ohikoa den mus txapelketa hartu zuen. Muslari onenak Martin eta Nazario Legarra izan ziren, finalean Ortiz eta Domingo Legarra garaitu baitzituzten. Kontsolazio finalean Amaia eta Onartz Kontxi eta Asensio baino hobeak izan ziren.

Musika ugari izan zen festetan: ska-punk doinuak, elektronika, plazako dantzaldia baita adar talde baten kontzertua. Ospakizuna igandeko artisau azokarekin osatu zen. Artisauen erdiak irurtzundarrak zituen artisautza feriak jendetza erakarri zuen.

Erlazionatuak