Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna dela eta, Erratzak Astinduz taldeak egitaraua prestatu du gaurko. Bizirik eta aske izan nahi dugulako. Eguneroko borroka da leloa aukeratu dute gaurko. Taldetik azaldu dutenez, “emakumeenganako indarkeriaz hitz egitean, normalean, burura datorkigun lehenengo gauza indarkeria fisikoa da, baina horretara iritsi baino lehen beste hainbat portaera daude: mikromatxismoak”.
Gaztigatu dutenez, “portaera horien bitartez gizonezkoek emakumeengan duen nagusitasuna eta menderatzea bilatzen da. Horrelako portaerak genero roletatik hasten dira eta umiliazioekin, errespetu faltekin, irainekin... jarraitzen dute”. Hori guztia indarkeria psikologikoa dela nabarmendu dute. Horrek “emakumezkoaren inhibizioa, bere buruarengan konfiantza galtzea eta autoestimua gutxitzea bezalako ondorioak eragiten ditu, baita baliogabetasun, babesgabetasun, erruduntasun eta zalantza sentimenduak ere”.
Egitaraua:
20:00etan Kontzentrazioa plazan.
21:30ean Afaria, Iratxo elkartean.
23:00ean Ane Martija eta Amaia Guruzelain bakarlariak.