I. Emakumeen Areto Futbol Txapelketa Irurtzunen

Guaixe 2016ko aza. 28a, 12:20

Lakuntzako Parkea Martxan Txapelketako Biltoki emakumeen taldea.

Abenduaren 6an jokatuko da 12 orduko txapelketa

Guan taldeak, Irurtzungo Udalaren laguntzarekin, 12 orduko I. Emakumeen Areto Futbol Txapelketa antolatu du Irurtzunen, abenduaren 6an.
Izena ematea zabalik dago azaroaren 30era arte, 676 57 24 78 (Iñaki) telefonora hots eginez. Talde bakoitzak 80 euro ordaindu beharko ditu izena ematerakoan, eta sari bikainak egongo dira. Lehenengo lau taldeek saria jasoko dute, eta, horretaz gain, jokalari eta atezain hoberenendako ere sariak izango dira.

Abenduaren 5ean taldeen zozketa egingo dute eta abenduaren 6an hasiko da lehia. Antolatzaileek gaineratu dutenez, final handiko atsedenaldian Gabonetako saskia zozketatuko da. Antolakuntzak txapelketan aritzera animatu ditu emakumeak. Izan ere, jakina da areto futbolean aritzen direla emakume asko, baina orain arte ez da egon, gurean, emakumeen txapelketarik. Ea txapelketa bikaina ateratzen den.