Magna Gurpea Valdepeñasen kontra, Errege Kopako final laurdenetan

Guaixe 2016ko abe. 13a, 09:00

Gaur jokatuko da partida, 20:30ean, Valdepeñasen

Magna Gurpea Xotak Errege Kopako final laurdenetako partida jokatuko du gaur, Valdepeñasen, 20:30ean. Kanporaketa partida bakarrera jokatuko da, eta, hortaz, gaur irabazten duen taldea pasako da final erdietara.

Aste gogorra izango da hau Imanol Arregiren mutilendako, gaur Valdepeñasen aritu ondoren ostiralean Galiziara jo beharko dute, ligan Santiago Futsalen kontra aritzeko.