Fran Codonek irabazi zuen I. Erripagaina Traila

Guaixe 2016ko abe. 13a, 11:46

Irurtzundarrak (54:04) 42 segundo atera zizkion Daniel Iparragirreri (54:46)

Abenduaren 4an I. Erripagaina Urban Traila jokatu zen Burlatan, lasterketa oso gorabeheratsua, aldapaz jositakoa eta gogorra. Proba luzea (12,5 km) eta proba motza (6,3 km) izan zituzten aukeran aritu ziren korrikalariak. Francisco Codon irurtzundarra gailendu zen proba luzean (54:04). “Irurtzungoa naiz eta bertan aldapa asko ditugu. Banekien nora nentorren” adierazi zuen irabazi eta gero, korrikalari irurtzundarrak. Familiari eta lagunei eskaini zien garaipena. Emakumezkoetan Edurne Vicente gailendu zen (1:03:18).
Proba motzean Antonio Mazo (30:36) eta Maria Loizu (36:27) gailendu ziren.

Garcia de Eulate hirugarrena Esteribarren
Igandean 12. Esteribarreko Krosa jokatu zen Zubirin. 126 korrikalari lehiatu ziren proba absolutuan (8,6 km). Oibarreko Alberto Azparren (36:06) eta Izaskun Sanz (45:30) izan ziren azkarrenak. Sergio Garcia de Eulate altsasuarrak lasterketa bikaina egin zuen eta hirugarrena sailkatu zen (36:56).

Sakandarrak I. Erripagaina Trailean
12,5 km
1.Fran Codon (Irur): 54:04
56.Mikel Iriarte (Irur): 1:12:48
97.Aitor Mendia (Iturm): 1:24:08

6,3 km
1.Antonio Mazo (Lasarte): 30:36
6.Isidro Asurabarrena (Alts): 32:21