Magna Gurpea, Errege Kopako finalerdietara

Guaixe 2016ko abe. 14a, 08:55

Final laurdenetan Valdepeñasi 2 eta 7 irabazi zion talde berdeak

Magna Gurpea Xota Errege Kopako finalerdietarako sailkatu da. Imanol Arregiren mutilek final laurdenetako partida serioa jokatu zuten atzo Valdepeñasen eta jaun eta jabe izan ziren. 2 eta 7 irabazi zuten.

Hirugarren minuturako aurreratu zen Magna Gurpea, Jesulitok sartutako golari esker. Berdintzea lortu zuen Valdepeñasek, baina Eseverrik bigarrena sartu zuen. Alvaritok ate propioan gola sartu eta gero, bina berdindu zuen Valdepeñasek, baina hortik aurrera Imanol Arregiren mutilak gailendu ziren. Dani Saldisek, Yoshikawak (2), Alvaritok eta Eseverrik sartu zituzten gainontzeko golak.

Magna Gurpea Xotaz gain, Levante eta El Pozo Murcia sailkatu dira finalerdietarako. Gran Canaria eta Burelaren arteko irabazlea izango da bestea.