Bertsotan agurtuko dira Euskal Ekitaldiak

Guaixe 2016ko abe. 16a, 09:39

Aizpeak, Irurtzungo euskaltzaleen topaguneak antolatutako Euskal Ekitaldiak gaur despedituko dira. Bertsotan despeditu ere. Oihana Iguaren eta Eneko Lazkoz bertsolariekin afaria iragarria dago Iratxo elkartean 21:30etik aurrera. 40 bat pertsonek eman dute izena afaltzeko. Baina Aizpeatik jakinarazi dutenez, afaldu ondoren izanen den bertso saiorako bertsozale guztiendako ateak zabalik izanen direla.

Irurtzungo Euskal Ekitaldiak, ohi bezala, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia jendetsuarekin hasi zen. Abenduaren 6an 45 bat irurtzundarrek Iruñerriko uraren ibilbidea egin zuten, Atarrabiako batana eta Mendillorriko ur putzuak ezagutuz. Aurreko ostiralerako Hertzainak taldearen bertsioak jotzen dituen Txalainak bikotearen emanaldia aurreikusia zegoen, baina atzeratu beharra izan da. Oraindik ez dute datarik zehaztu.