ITBren abenduko saioa

Guaixe 2017ko urt. 11a, 08:22

Lorek eta Joxepok abenduan Irurtzunen gertatutakoen errepasoa egin berri dute. Pirritx eta Porrotxen emanaldia, emakumeen areto futboleko txapelketa, Kalera-kalera ekimena eta Olentzeroren etorreraren berri eman dute labur. Eta bikoteak erreportajea egin du Ergako igoeraren inguruan. Baina zalantzazko akabera izan du, Lore haurdun utzita korrika alde egin baitu Joxepok. ITBren azkena ote?