Magna Gurpeak Bartzelona izango du aurkari Espainiako Kopako final laurdenetan

Guaixe 2017ko urt. 26a, 09:10

Martxoaren 9tik 12ra jokatuko da Espainiako Kopa, Ciudad Realen

Ligako lehendabiziko bueltan lehen zortzi postuetan sailkatu ziren taldeek jokatuko dute Espainiako Kopa, martxoaren 9tik 12ra, Ciudad Realen. Tartean dago Magna Gurpea Xota. Atzo Espainiako Kopako partiden zozketa egin zuten eta Imanol Arregiren taldeari final laurdenetan areriorik gogorrenaren kontra aritzea egokitu zaio: Bartzelona. Egun, Bartzelona da lehen mailako liderra. “Tokatu ahal zaizun aurkari okerrenetako bat da Bartzelona. Aukeraren bat izateko partida ia perfektua egin beharko dugu, eta eurak irabazteko, talde lan izugarria egin”.