Aizpeak bazkideak batzarrera deitu ditu

Guaixe 2017ko urtarrilaren 27a

Larunbatean, 11:30ean, Pikuxar euskal txokoan

Aizpea, Irurtzungo euskaltzaleen topaguneak urteroko batzarra eginen du bihar. 11:30ean jarri dute hitzordua bazkideekin. Joan den urteko kontuak eta memoria aztertuko dituzte. Horrekin batera karguak berriko dituzte eta aurtengo plangintza eta egitaraua aztertu eta egoki joz gero onartu eginen dute. Galde-erantzunen txandarekin despedituko da batzarra.