Inauteriak ihoteak 2017

Inauteri desfilerako prest?

Guaixe 2017ko ots. 16a, 08:24

Irurtzungo ihoteetan ohi denez mozorrotuen desfilea eginen da. Aurten hilaren 25ean izanen da, larunbatean, 18:00etan. Parte hartu nahi dutenek asteazkena baino lehen eman beharko dute izena Pikuxarren, kultur etxean edo irurtzungoga@gmail.com e-postan. Izena ematerakoan taldearen izena, taldekide baten izena, harremanetarako telefonoa, adina eta desfilerako kantua eman beharko dituzte (CD, USB memoria…). Haurren (16 urtetik beherakoak) eta helduen (16 urtetik gorakoak) mailak daude. Irurtzun-Arakilgo Gazte Asanbladatik eta Irurtzungo Udaletik herritarrak parte hartzera animatu dituzte.