Erabakitze eskubidea gai hartuta, Euskalerria Irratiko kazetari Maialen Huarte kazetariak gidaputako mahai inguruan parte hartu zuten Jose Belokik (Geroa Bai), Enko Compainsek (EH Bildu) eta Iñigo Pascualek (Ahal Dugu) larunbatean. Irurtzungo Gure Esku Dagok antolatutako ekitaldian erabakitze eskubidearen aldeko iritzi desberdinak entzuteko aukera izan zuten bertaratu ziren 40 pertsonak. Hizlariak ados azaldu ziren halako ekimenak bultzatzeko garaian.
Garagartzaroaren 18an izanen da herri galdeketa Irurtzunen. Larunbateko mahai ingurua sinadurak biltzeko baliatu zuten. Izan ere, Irurtzungo erroldaren %10 adina sinadura jaso behar dituzte galdeketa egin ahal izateko. Helburu hori lortzeko inauterietan ere irurtzundarren sinadurak jasoko dituzte. Irurtzungo Gure Esku Dagorekin harremanetan jarri nahi duenak Facebook sare sozialeko profilaren bidez egin dezake.