Inoiz baino jende gehiago izan da inauterietako bazkarian. 240 lagunetik gora bildu dira larunbat eguerdian Atakondoa ikastetxeko jangelan bazkaltzera. Sagardo kupela lagun, koloreek hartu dute protagonismoa. Horia batzuen janzkeran. The Simpson familia osorik izan zen. Eta beraientzat izan da inauterietako sari nagusia ere arratsaldean egindako desfilean. Marmokak, Firts Dates telebista saioko tabernariak, indioak, jantzi desberdinetako paperezko panpinak, intsektuak… giro paregabea izan da egun osoan eguraldia lagun.
Ostiralean txatxoak eta joaldunak izan ziren kaleak girotzen. Iskidi taldeko pertsonaia mitologikoek ere hartu zituzten kaleak. Larrazpin kontzertuek eman zioten amaiera hasi besterik egin ez ziren inauteriei.