LED argiteria Atakondoan

Guaixe 2017ko mar. 11a, 10:05

Olentzero eta errege magoen bisitek argiteria utzi zuten Atakondoa eskola publikoan. Aurretik zegoen argiteria ordezkatu eta haren ordez LED teknologiakoa jarri zuen Irurtzungo Udalak. Abendu akaberako lanek 16.651 euroko inbertsioa eskatu dute. Horrekin udalak energia kontsumoa erdira jaitsi du, 677,2 kw/o-tik 348,11ra pasa da eskola publikoko kontsumoa. Horrek CO2 isuriak 178,23 kilo murriztea ekarriko du. Aitor Carrera Larraza alkateak adierazi duenez, “ingurumena errespetatzeko eta gastu publikoa murrizteko erabakiak hartzen jarraituko dugu”.