Espainiako Kopa: Magna Gurpea finalerdietara

Guaixe 2017ko mar. 10a, 09:35

Final laurdenetan Bartzelonarekin bina berdindu eta gero, penaltietan gailendu ziren Imanol Arregiren mutilek. Finalerdietan El Pozo Murcia dute zain

Magna Gurpea Xotak Ciudad Realeko egonaldia luzatuko du. Bertan jokatzen ari da Espainiako Areto Futboleko Kopa, eta final laurdenetan talde berdeak atzo gauean Bartzelona izan zuen arerio. Kataluniarrak ziren faborito argiak, baina Imanol Arregik esana zuen munduko ilusio guztiarekin aritzeko asmoa zutela eta irabaztera aterako zirela. Eta horrela izan zen.

Partida ikusgarrian, partida hasi eta berehala Araçak mustu zuen markagailua, Magna Gurpea aurreratuz. 10 minutu beranduago berdintzea lortu zuen Bartzelonak. Bartzelonak bigarren gola sartu zuen hurrengo minutuan, baina Dani Saldise irurtzundarrak bina berdindu zuen. Horrela, penaltiek erabaki zuten. Jesulitok eta Araçak ez zuten huts egin, eta Magna Gurpeako Asier ateainak Dyego eta Marc Tolrà-ren jaurtiketak gelditu zituen. Horrela, finalerdietan egotea lortu du Magna Gurpeak, sekulako sorpresa emanez.

“Bi taldeak ongi ibili dira eta partida oso paretsua izan da. Edozeinek irabazi ahal zuen. Gure taldeak sekulako esfortzua egin du, bikain egon da. Ez dut hitzarik. Talde ausarta dut eta argi erakutsi dute. Meritu guztia jokalariena da. Zaleendakosari polita da hau” zioen Imanol Arregi entrenatzaileak, pozik.

Finalerdietan El Pozo Murcia arerio, larunbatean
Finalerdia larunbatean jokatuko dute Magna Gurpea Xotak eta El Pozo Murciak, 18:00etan (Teledeporte).

Beste bi final laurdenak gaur jokatuko dira. Peñiscola RehabMedicek Jaen Paraiso izango du aurkari eta Movistar Interrek Catgas Energia.