Makina bat herrialdeetako egitasmoak lagundu ditu, dagoeneko, Irurtzungo Itxipuru taldeak. Igandeko bigarren eskuko azokarekin biltzen duena eta hurrengo larunbatean, apirilaren 8an Iratxon egingo den afariarekin jasotakoa Grezian dauden errefuxiatuak laguntzera bideratuko du Irurtzungo taldeak, bildutakoa Help-Na kolektiboari bideratuko baitio. Help-Na Larrialdi Humanitarioetarako Nafarroako Suhiltzaile taldea da.
Aste honetan irurtzundarrek eta sakandarrek euren etxeetan egoera onean baina erabili gabe zituzten makina bat gauza eman dizkiete Itxipuru taldekoei: arropak, diskoak, jostailuak, etxetresnak, liburuak, CDak, platerak, ontziteria… eta, hain zuzen ere, jasotako hori guztia prezio merkeetan salgai jarriko du igandean Itxipuruk, goizeko 10:00etatik 14:00etara Irurtzungo plazan antolatuko duen bigarren eskuko azokan. Horrela, Help-Na kolektiboarendako diru bilketa egiteaz gain, bigarren bizi bat emango zaie oraindik baliagarriak eta egoera onean dauden produktuei.
Bigarren eskuko azokarekin batera, taberna txikia eta haurrendako ludoteka zerbitzua prestatuko ditu Itxipuruk. Eta Help-Na Larrialdi Humanitarioetarako Nafarroako Suhiltzaile taldeak, kontzientziazio kanpaina burutzeaz aparte, musika, magia eta beste antolatuko ditu.
Apirilaren 8an, afaria eta dokumentala
Hurrengo larunbatean, apirilaren 8an, Itxipuruk afaria antolatuko du Iratxo elkartean. Aurretik dokumental bat ikusteko aukera izango da eta Greziako kanpamenduetan egon diren bi pertsonek azalpenak emango dituzte. Lortutakoa , Help-Na taldearendako izango da.

Zer da Help-Na?
2016an Nafarroako hiru suhiltzailek Greziako iparraldera jo zuten, Idomenira, bertatik iristen ziren albiste tragikoak bulkatuta. Izan ere, milaka errefuxiatu pilatzen ziren bertan, euren jaioterrietako gertakari lazgarrietatik ihesi. Eta hor sortu zen Help-Na, Larrialdi Humanitarioetarako Nafarroako Suhiltzaile taldea.
Kolektibo honetan suhiltzaileek eta boluntarioek hartzen dute parte, eta helburua gerratik ihesi doazen errefuxiatuen bizi baldintzak hobetzea da. Sortu zenetik, errotazio bidez, 50 pertsona inguru egon izan dira Grezian, Idomenitik Tesalonicara bitartean dauden hainbat errefuxiatu guneetan, makina bat lan eginez: errefuxiatuei egurra, frutak, barazkiak eta elikagaiak banatu, prebentziorako kanpamenduetan itzal guneak eta extintoreak kokatu… Honekin batera, informazio eta sentsibilizazio kanpainak egin dituzte, errefuxiatuekin Grezian eta beste hainbat tokitan gertatzen dena salatzeko. Boluntarioek dohainik egiten dute lan eta eurek ordaintzen dute bidaia eta egonaldia.
Egun, errefuxiatuak laguntzeko hainbat proiektu garatzen eta zehazten ari da Help-Na. Beharrak handiak dira. Itxipurutik adierazi dutenez, Help-Na kolektiboak proiektu horiek zehazten dituenean, proiektu jakin horien berri emango diete eta ekimen bakoitzak eskatzen duen aurrekontu zehatzaren berri. Eta orduan egingo du diru ekarpena Itxipuruk. “Horrela lan egiten du kolektiboak. Proiektu zehatzak lotu ondoren, behar duten aurrekontuaren berri ematen dute. Gainera, jasotako dirua non erabiltzen den dokumentatzen dute, emandako dirua argi eta garbi non erabili duten erakusteko” gaineratu dute Itxipurutik.