Aurten ere Kirol Jardunaldiak antolatu dituzte Irurtzunen. Maiatzaren 4an abiatuko dira, kirola eta osasunari buruzko hitzaldi-solasaldi batekin eta maiatzaren 13an despedituko dira, Irurtzungo taldeen arteko herri kirol mistoen arteko txapelketarekin. Irurtzungo taldeek eta Udaleko Kirol Batzordeak antolatu dituzte Irurtzungo 2017ko Kirol Jardunaldiak.
Irurtzungo Kultur Etxeak hartuko du hurrengo ostegunean, maiatzaren 4an, 20:00etan hasiko den hitzaldi-solasaldia. “Kirola eta osasuna” gaia aintzat hartuta, Irurtzun eta Lekunberriko osasun-zentroetako medikuek hartuko dute hitza, Javier Orejak, Migel Angel Senosiainek eta Mikel Morenok.