Irurtzungo Udaleko Kirol Batzordeak eta Irurtzungo kirol taldeek Irurtzun 2017 Kirol Jardunaldiak antolatu dituzte. Atzo hasi ziren, Irurtzun eta Lekunberriko osasun-zentroko Javier Oreja, Migel Angel Senosiain eta Mikel Moreno medikuekin “Kirola eta osasuna” lelopean burututako hitzaldi-solasaldiarekin eta maiatzaren 13an despedituko dira, Irurtzungo inguruetan burutuko den bizikleta ibilbide batekin eta Irurtzungo taldeen arteko herri kirol probarekin.
Gaur Irurtzungo Pilota Eskolako entrenamenduan parte hartuko dute Jose Javier Zabaleta pilotari etxarrendarrak eta Julen Martija pilotari etxeberriarrak. Ostegunean, aldiz, historian atzera egingo dute eta Jose Migel Etxabarri, garai bateko Reynolds taldeko zuzendariak, Reynolds taldearen historia ekarriko du. Hurrengo astebururako, dokumentalak, proiekzioak, irteerak eta herri kirol lehiak antolatu dira.
Irurtzun 2017 Kirol Jardunaldiak. Egitaraua
Maiatzak 5, ostirala, 18:00etan, Kultur Etxean:
Irurtzungo Pilota Eskolako entrenamendua, Jose Javier Zabaleta eta Julen Martija pilotariekin.
Maiatzak 11, osteguna, 20:00etan, Kultur Etxean:
Hitzaldia: “Reynolds txirrindularitza taldearen historia Irurtzunen”. Hizlaria: Jose Migel Etxabarri, Reynolds taldeko zuzendari ohia.
Maiatzak 12, ostirala, 20:00etan, Kultur Etxean:
Dokumentala: “Pilotariak”. Ondoren solasaldia Daniel Burgi Eguzkiza eta Andres Salaberri, dokumentaleko zuzendariekin eta Palako Munduko txapelduna den Maite Ruiz de Larramendi pilotariarekin.
Segidan, 2017ko Sakanako Ibilaldiaren proiekzioa.
Maiatzak 13, larunbata
11:00etan, Foruen plazan: “Bizikleta irteera Irurtzungo inguruetan”. 14 km-ko ibilbidea: Irurtzun-Izurdiaga-Urritzola-Ekai-Zuhatzu-Satrustegi-Itxasperri-Irurtzun (www.relive.cc7view/890083804)
18:00eta, Foruen plazan: Herri Kirolak, mistoa, Irurtzungo taldeen artean: Gazte Asanblada, Larrazpi, Pikuxar, Erga Larreak, Guan, Bajerak…