Afizionatuen mailako Irurtzun Txapelketa azken txanpara iristen ari da. Txapelketa apirilaren hasieran abiatu zen eta garagarrilaren 10ean, Irurtzungo Trinitate festetan despedituko da. Puntako pilotari afizionatuak lehiatzen ari dira, 8 bikote promesen mailan eta 28 bikote senior mailan.
Bihar, ostiralean, ligaxkako azken partida jokatuko da Irurtzunen eta asteazkenean eta ostegunean, aldiz, final laurdenen txanda izango da.
Asteko partidak
Ostiralean, 20:00etan, Irurtzunen:
Ligaxkako azken partida:
Lansalot-Mina / Otxandorena-Landiribar
Armendariz-Arratibel / Adonis-Aranguren
Asteazkenean, 19:15ean, Irurtzunen:
Final laurdenak:
Olazabal-Eulate / Urbieta-Mariezkurrena
Santxo-Bergera / Zubizarreta-Garmendia
Ostegunean, 19:15ean, Irurtzunen:
Final laurdenak:
Ojuel-Altuna / ostiraleko bigarren partidako irabazleak
Ongay-Azanza / ostiraleko lehen partidako irabazleak