XXV. Irurtzungo Pilota Txapelketa: final laurdenen atarian

Guaixe 2017ko mai. 18a, 14:27

Ostiralean ligaxkako azken partida jokatuko da eta asteazkenean eta ostegunean, final laurdenak

Afizionatuen mailako Irurtzun Txapelketa azken txanpara iristen ari da. Txapelketa apirilaren hasieran abiatu zen eta garagarrilaren 10ean, Irurtzungo Trinitate festetan despedituko da. Puntako pilotari afizionatuak lehiatzen ari dira, 8 bikote promesen mailan eta 28 bikote senior mailan.

Bihar, ostiralean, ligaxkako azken partida jokatuko da Irurtzunen eta asteazkenean eta ostegunean, aldiz, final laurdenen txanda izango da.

Asteko partidak
Ostiralean, 20:00etan, Irurtzunen:
Ligaxkako azken partida:
Lansalot-Mina / Otxandorena-Landiribar
Armendariz-Arratibel / Adonis-Aranguren

Asteazkenean, 19:15ean, Irurtzunen:
Final laurdenak:
Olazabal-Eulate / Urbieta-Mariezkurrena
Santxo-Bergera / Zubizarreta-Garmendia

Ostegunean, 19:15ean, Irurtzunen:
Final laurdenak:
Ojuel-Altuna / ostiraleko bigarren partidako irabazleak
Ongay-Azanza / ostiraleko lehen partidako irabazleak