Gure Esku Dagok irurtzundarrak herri galdeketan parte hartzera gonbidatu ditu garagartzaroaren 18an. Erabakitze eskubidea praktikan jarri nahi dute lurraldetasunaren inguruko galdeketa antolatuz. Irurtzundarrak hitzorduaz gaztigatzeko Gure Esku Dagok garagardo festa antolatu du biharko. Barazki plazatik pasatzen direnek Katalunia, Eskozia eta Euskal Herrian egindako garagardoak dastatzeko aukera izanen dute. Jatekoa izanen da ere, taloak. Eta guztia zuzeneko musikarekin girotuta.