Amateur antzerkiaren garaia Irurtzunen

Guaixe 2017ko mai. 19a, 11:30

Larunbatean, 20:00etan, Irurtzungo kultur etxean.

Irurtzungo Kultur Kontseiluak antzerki amateurreko bi lan programatu ditu hurrengo bi larunbatetarako. Zikloa Kukumix antzerki taldeak zabalduko du. Alfredo Sanzolen Escenícas antzezlanarekin etorriko dira. El Bardo Escaldao taldearen gerizpean elkartutako zazpi antzezlek osatzen dute taldea. Haien zuzendaria Iratxe G. Uriz da.

I hizkiari azentu-marka jarri diote “izenburutik hasita bizitzaren egoeren hautsitako paradak kontatu nahi digutelako, dena umorezko ikuspuntu batetik nola ez. Eszenaz osatutako obra ekartzen digute kasu honetan eta Nafarkeriaren ikuspuntu berezi horietatik kontatutakoa gainera”. Sanzolek joan den mendeko 80ko hamarkadan kokatu du antzezlana. Hartan agertuko dira sanferminak, ipuineko antxumeak, toreroak, amonak eta beste. Honako antzezleek jokatuko dute obra: Inma Montosa, Iñaki Zabala, Montxo Marcó, Paco García, Arantza Larunbe, Elena Rodriguez eta Beatriz Ripodas.

Irurtzungo amateur antzerki zikloa Txilindron antzerki taldearen Mi mujer es el fontanero obrarekin osatuko da. Hilaren 27an jokatuko da.