Afizionatuen mailako Irurtzun Pilota Txapelketan bukatu da hasierako ligaxka eta gaur, asteazkenean eta bihar, ostegunean, senior mailako final laurdenak egongo dira jokoan. Promesen mailan, berriz, larunbatean jokatuko dira finalerdiak. Senior mailako finalerdiak hurrengo asteburuan jokatuko dira eta txapelketako final handiak, berriz, ekainaren 10ean. Orain arte 8 bikote lehiatu dira promesen mailan eta 28 senior mailan. Hemendik aurrera, onenen garaia da.
Asteazkenean, 19:15ean, Irurtzunen:
Seniorren final laurdenak:
Olazabal-Eulate / Urbieta-Mariezkurrena
Santxo-Bergera / Zubizarreta-Garmendia
Ostegunean, 19:15ean, Irurtzunen:
Seniorren final laurdenak:
Ojuel-Altuna / Adonis-Aranguren
Ongay-Azanza / Otxandorena-Landiribar
Larunbatean, 11:00etan, Irurtzunen:
Promesen finalerdiak:
Ruiz de Larramendi-Ruiz de Larramendi / Gil-Garate
Nazabal-Arbizu / Canabal-Andueza