Gure Esku Dagok estatus politikoari buruzko iritzia galdetuko die irurtzundarrei. Herri galdeketa baten bidez izanen da, garagartzaroaren 18an. Herritarrak galdeketa bertan dela gaztigatzeko eta haren inguruan herrian giroa sortzeko Irurtzungo Gure Esku Dagok garagardo festa antolatu zuen larunbaterako. Herrian estreinakoa. Katalunia, Eskozia eta Euskal Herriko garagardo dastaketak harrera polita, arrakastatsua izan zen.
Ekitaldia baliaturik Oskia Ollakarizketak eta Txiki Iriartek herri galdeketan eginen diren galderak aurkeztu zituzten. Galderak, bi baitira. Aurrenekoa hauxe: Nahi al duzu Nafarroako herritarrok burujabeak izatea etorkizun politikoa erabakitzeko? Eta bigarrena: Nahi al duzu Euskal Herri burujabe bateko irurtzundarra izan?