XXXI. Nafarroako matematika olinpiada jokatu zen Irurtzunen larunbatean. Horregatik, kiroldegiak ezohiko itxura hartu zuen, mahaiz eta aulkiz bete baitzen. Haietan, ikastetxe desberdinetako ikasleak binaka jarri eta hainbat matematika ariketa egin zituzten. DBHko 2.mailako 52 ikastetxeko 148 ikaslek parte hartu zuten, euskaraz eta gaztelaniaz. Bi ordu izan zituzten sei ariketa egiteko. Garaikurra David Lekunberri Irisarrik (Iruñeko Calasanz) eta Marta Cabeza Urarte (Zizur Nagusiko institutua) eskuratu zuten. Valladoliden jokatuko den estatuko txapelketarako txartela eskuratu du, garagartzaroaren 22tik 25era.