Irurtzungo antzerki amateur zikloa despeditzeko Garestik Txilindron antzerki taldea etorriko da. Mi mujer es el fontanero antzezlan komikoa jokatuko dute garestarrek. Aktoreen eszenako etengabeko sartu-irtenak dituen obra hori “harriak barre egin arazteko gai da”. Hugo Marcos argentinarraren Mi mujer es el plomero antzezlanaren egokitzapena da.
Istorio dibertigarriaren protagonista Koldo da. 40 urteko gazteak emaztea galdu du ezkondu eta bi urtera. Gizon maniatikoa, haur antza eta emazte-minak jota dago. Bere egunerokotasuna naturaz gaindiko istorio batek nahastuko du: istripu baten ondorioz, iturginean berraragituko da emaztea zena eta etxera bueltatuko da. Koldoren amak, aldamenak, atezainak eta gonbidatutako emakume bat hura erotzeko lanari helduko diote, buru belarri.
Fitxa
Moldaketa: Hugo Marcos.
Zuzendaria: Ramon Marco.
Antzezleak: Elena Montalvo, Patxi Beriain, Marian Oiz, Rebeca Arakama, Rafael Diaz, Marian Bautista eta Ramon Satrustegi.
Argiak eta soinua: Santi Argiñano.
Eszenografia: Txilindron.