Irurtzungo senior mailako finalerdiak, erabakita

Guaixe 2017ko mai. 26a, 08:47

Bihar XXV. Irurtzun Pilota Txapelketako promesen mailako finalerdiak jokatuko dira

Afizionatuen mailako Irurtzun Pilota Txapelketan asteazken eta ostegunean senior mailako final laurdenak jokatu ziren. Horrela, hurrengo asteburuan jokatuko diren finalerdiak erabakita geratu dira. Aldiz, promesen mailan, bihar finalerdiak jokatuko dira.

Irurtzun txapelketa. Seniorren mailako final laurdenen emaitzak:
Olazabal-Eulate 20 / Urbieta-Mariezkurrena 22
Santxo-Bergera 22 / Zubizarreta-Garmendia 12
Ojuel-Altuna 22 / Adonis-Aranguren 8
Ongay-Azanza 22 / Otxandorena-Landiribar 12

Irurtzun txapelketa. Promesen mailako finalerdiak:
Larunbatean, 11:00etan, Irurtzunen:
Ruiz de Larramendi-Ruiz de Larramendi / Gil-Garate
Nazabal-Arbizu / Canabal-Andueza