Irurtzungo Txapelketa: promesen finalistak, erabakita

Maider Betelu Ganboa 2017ko mai. 29a, 08:45

Asteburuan senior mailako finalerdiak jokatuko dira eta ekainaren 10ean, txapelketako final handiak

Afizionatuen mailako Irurtzun Pilota Txapelketan promesen mailako finalerdiak jokatu ziren larunbatean. Hortaz, badakigu zein bikote sailkatu diren ekainaren 10ean jokatuko den final handirako: Gil-Garatea eta Canabal-Cordon.

Senior mailan, asteburuan finalerdiak egongo dira jokoan.

Irurtzun txapelketa. Promesen mailako finalerdien emaitzak:
Osa-Ruiz de Larramendi 21 / Gil-Garatea 22
Nazabal-Arbizu 12/ Canabal-Cordon 22