Ezinezkoa izan da. Lehen mailako areto futboleko ligako titulua erabakitzeko play-offetako finalen atarian geratu da Magna Gurpea Xota, finalerdietan ezin izan baitu Movistar Inter taldea irabazi. Lehen partidan, hiruna berdindu eta gero, luzapenean 4 gol sartu zituen Movistar Inter talde ahaltsuak, 7 eta 3 irabazita. Astelehenan, Iruñean, bigarren partida jokatu zen. Magna Gurpea irabaztera behartua zegoen, berdinketa hausteko hirugarren partida jokatu ahal izateko. Baina ezinezkoa izan zen. Berdeek bikain jokatu zuten, tarteka dominatu egin zuten, baina madrildarrek hobeto aprobetxatu zituzten euren aukeak eta, azkenean 0 eta 4 irabazi zioten talde nafarrari.
Movistar Inter estutuz hasi zuten partida Imanol Arregiren mutilek. Rafa Usin eta Eric Martel erretiratu egin behar izan ziren, eta bi jokalari funtsezko horien falta nabaritu zuen Magna Gurpeak. Hala ere, berdeek dominatu zuten tarte horretan. Baina bi minutuko tartean bi gol sartu zituen Movistarrek. Bigarren zatian berdeak behin eta berriz saiatu ziren, baina baloiak ez zuen sartu nahi izan. Aldiz, Movistarrek izan zituen aukerak ongi baliatu zituen eta beste bi gol sartu zituen, 0 eta 4 irabazita. Horrela, play-offetatik kanpo geratu da Irurtzungo taldea.
Imanol: “Jokalariek egindako lanarekin oso kontentu nago eta gure zaleekin oso eskertuta”
Hala ere, zaleek ederdi txalotu zuten talde berdea. Izan ere, denboraldi bikaina egin dute, play-offetarako sailkatuz eta Errege Koparako finalera iritsiz. Aurrekontu erraldoiak dituen taldeen aurrean erori da Magna Gurpea Xota, baina maila bikaina emanda. “Oso kontentu nago jokalariek egindako lanarekin. Partida eta entrenamendu guztietan dena eman dute eta izugarri sufritzen jakin dute. Eta zaleekin ere oso eskertuta nago. Aldiro eta jende gehiago dator gure partidak ikustera eta ea horrela jarraitzen dugun. Ikusgarriak dira” nabarmendu zuen. Jesulitok eta Yoshikawak taldeaz despeditzeko aprobetxatu zuten, hurrengo denboraldian ez baitira talde berdean arituko. Jakina denez, Osasuna klubarekin sinatutako akordioari esker, hurrengo denboraldian Cluba Atlético Osasuna Xota izena hartuko du talde berdeak.