Etxetik atera berri zen gizon baten parean autoa gelditu eta barrutik jatetxe baten bila zebiltzala galdetu zioten gizonari. Gertuko jatetxe baten berri ematen ari zela, gidariak gizonaren erlojuari erreparatu zion. Gustuko zuela, uzteko, ikusi nahi zuela, berdina erosteko. Gizonak erlojua eskumuturretik kendu eta gidariari eman zionean hark autoa martxan jarri eta alde egin zuen. 500 euroko balioa omen zuen erlojuak. Gainera, susmoa zuen etxeko giltzak ere lapurtu zizkiotela, etxebizitzako harresian utzi baitzituen. Irurtzundarrak
Guardia Civilean jarri zuen salaketaren arabera, auto iluna zen eta atzerriko matrikula zuen. Gidariaren ondoan zihoan emakumezkoak frantzesez hitz egiten omen zuen. Bezperan San Martin de Unxen antzeko lapurreta izan zen.