Jesulitok 8 urte eman ditu Xota klubean. Jaen Paraiso Interior taldeak fitxatu du andaluziarra eta asteartean Magna Gurpea Xotako jokalariek, Imanol Arregi entrenatzaileak eta klubeko kideak merezitako despedida egin zioten. “Gutako bat doa. Plazer handia izan da bere ondoan egon ahal izatea” azaldu zuen Imanol Arregi entrenatzaile irurtzundarrak. Iritzi berekoa zen Xotako presidente Tatono Arregi. “Gure familiako eta bihotzeko partea da. Ea bidean berriro elkartzen garen” gaineratu zuen presidenteak.
Jesulitok taldearendako hitz onak besterik ez zituen. “Denbora hau guztia jende on honekin konpartitzea pribilegioa izan da” aipatu zuen.