Powerade Non Stop Series mendi txirrindularitza proba berezia da. Donostiatik aterako dira txirrindulariak ekainaren 9an, ostiralean, eta igandean Bartzelonara heltzea dute helburu, 709 km osatu eta gero. 300 biker baino gehiagok hartuko dute parte eta ibilbidea xenda eta bidexketatik egingo dute. Probako kontrol eta hornidura gune bat Irurtzunen egongo da. Bihar, ostiralean, gaueko 11:30etik aurrera hasiko dira txirrindulariak heltzen, eta larunbat goizaldeko 3:30 bitartean egongo da zabalik hornidura. Txirrindulari irurtzundar batzuk ere bertan parte hartzen ari dira eta gauerdian, 24:00ak inguruan pasako direla aurreikusten da.
Txirrindulariak binakako taldeetan, hirukoetan, laukoetan edo bakarrik lehiatuko dira. Tartean, lauko taldeetan Irurtzun taldea lehiatuko da, Mikel Rubiok, Ruben Moralek, Diego Gomezek eta Iñigo Lasartek osatutako taldea.