Erga mendian dagoen Trinitate ermitara bisitan joanen dira asteburuan irurtzundarrak. Batzuendako kirola izanen da aitzakia, besteendako debozioa. Trinitateko festak direla eta, astebururako egitaraua prestatu du Irurtzungo Kultura Kontseiluak.
Igandean Erga mendi gaineko ermitan irurtzundarrekin batera, arakildarrak, imoztarrak eta guliarrak elkartuko dira. Elizkizuna eta gero auzatea izanen da denendako eta lagun giroan pasako dute eguerdia.
Egitaraua
Garagartzaroak 9, ostirala
23:00 Kontzertuak Larrazpin: Acera, Sofokaos eta Vertigo.
24:00 aldera Donostia-Bartzelona BTT probaren pasa.
Garagartzaroak 10, larunbata
9:00-20:00 Kin-Ball nazio mailako txapelketa. Haurrak eta 16 urtez azpikoak. Kiroldegian.
10:00 IV. Ergako Trinitatera erlojupeko igoera, Aska plazatik.
11:30 Haurren pilota partidak, pilotaleku irekian.
12:30ean Kirolak euskaraz, Foru plazan.
14:30ean Herri-bazkaria, karpan.
17:30 Kalejira, karpatik.
18:00 XXV. Irurtzungo pilota txapelketa, frontoian.
18:00-21:00 Dantzaldia Pixtatxo dj-rekin.
22:00 Larrazpitek.
Garagartzaroak 11, igandea
11:00 Erromeria Ergako Trinitatera.
17:00-20:00 Denendako jolasak eta puzgarriak, Foru plazan.